Urriaren 21, 27 eta azaroaren 4, 11 eta 18an, ikastaroa emango da, 15:00etatik 16:30etara Auzo Udalean, 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Izena Auzo Udalean eman behar da (943 55 10 00). Helburua izango da gurasoei seme-alaben heziketan parte hartzeko ezagutza eta baliabideak ematea. Besteak beste, gai hauek landuko dira: gizarte aldaketak eta gurasoak gaur; haurraren garapena eta gurasoen jarrera nerabezaroan; arriskuak, familia eta heziketa; komunikazioa eta emozioak; drogak, dependentziak eta adikzioak; dependentzia berriak: internet, mugikorrak... .