Laugarren urtea da aurtengoa, gripearen kontrako txertoa hartzeko aukera emango dena, Ereñotzun.
Datorren asteartean jarri dute zita, goizeko 11:00etan Auzo Udalean. Baina aurretik izena eman behar da Auzo Udaletik pasata, edo telefonoz deituta: 943 55 10 00.
Deialdi berezia egin zaie 65 urtetik gorakoei, gaixo kronikoei eta haurdunei.
Deialdi berezia
Gripearen kontrako txertoa hartzea librea bada ere, deialdi berezia egin zaie 65 urte edo gehiago dituztenei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, edota haurdun daudenei.
Auzo Udalak, Osakidetzak eta Hernaniko Anbulatorioko erizain taldeak elkarlanean ematen dute zerbitzua; iaz 20 erabiltzaile izan ziren.