Denboraldiko laugarren jardunaldia izango du jokoan Hernanik, bihar. Santandarrera joanak dira trikoloreak, izandako hasiera bikainari segida emateko gogoz. Hernani bosgarren da sailkapen orokorrean, eta orain arte, klabeak izan dira etxean jokatutako partiduak. Biharkoan etxean ez, baina etxekoekin izango dira. Izan ere, autobusa antolatu dute Santanderra joateko. Partidua 12:30etan, San Roman zelaian.