Etxetik kanpo sendotu nahi du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Hernaniko bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute gaur. Erregional Ohorezko Mailan jokatzen duen Hernanik goierri aldean du jardunaldia, Ordiziaren kontra; Altamira zelaian izango da, arratsaldeko 18:15etan. Bi taldeek antzeko hasi dute denboraldia, eta beraz, arerio zuzenak dira, momentuz. Emakumezkoen Euskal ligan joka­tzen duen Hernanik berriz, Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak. Karla Lekuona zelaian jokatuko da partidua, gaur, 17:30etan. Nahi baino okerrago hasi du Hernanik denboraldia eta gaur garaipena lortzea klabea izango da, konfiantza hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!