Brontzea lortzeko lehian gaur, Mexikoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Ederki hasi zuen Trinketeko Mundu Kopa Oier Gurutzealdek.
Eskuz banaka ari da joka­tzen, Espainiako selekzioarekin, eta emaitza politak lortu ditu orain arte. Finalerdietan galdu egin zuen, ordea, eta gaur, brontzea lortzeko borrokatuko du, Kubaren kontra.

Bi garaipen, eta porrot juxtu bat
Venezuelako ordezkariak kale egin zuela eta, aldatu egin behar izan zen jokoa. Horrela, aurreneko partidua Uru­guay­ren kontra jokatu zuen Gu­ru­tze­aldek, eta baita erraz ira­ba­zi ere; 15-1 eta 15-4. Txileri ere, 15-0 eta 15-1 irabazi zion, asteartean.
Ostegunean, berriz, finalerdiak jokatu zituen astigartarrak, Mexikoren kontra. Aurkari gogorrenen artean zuen Mexiko, Gurutzealdek, eta hala izan zen. Juxtu-juxtu, baina galdu egin zuen: 8-15, 15-2 eta 10-7.
Hori horrela, gaur Kubaren kontra ariko da, brontzea etxera ekartzeko lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!