Grabazio baterako, 200 emakumeren beharra

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 16a, 02:00

Kale eta plazen izendegien azterketatik abiatuta, Andre­kale berreskuratzeko proiek­tua jarri zuen martxan Kalan­dria taldeak eta proiektu hori­xe aukeratu zuen Tabakalerak, Komanditario Berriak ekime­naren barruan.
Orain, proiektua artelan bihurtu behar dute eta horre­tarako ardura dute Señora Polaroiska taldeko kideek. Bideo bat grabatuko dute, hain zuzen, «emakume hernania­rren kemena, indarra, balen­tria, dibertsioa eta gozamena aldarrikatuz». Eta bideo horre­tako pasarte bat, urriaren 25ean grabatuko dute Andreka­­len. Grabazio horretarako he­rri­tarren laguntza behar dutela azaldu diote Kronikari eta deialdia zabaldu dute. Herna­niko 200 emakume elkartu nahi dituzte egun horretan.

Emakumeen presentzia publikoa aldarrikatzeko
Emakumeen presentzia publi­koa aldarrikatzeko festa mo­du­ko bat izango dela azaldu dute Señora Polaroiskako kideek: «Emakumeek Andre­ka­len izan zuten presentzia gogorarazi nahi dugu. 200 emakume elkartu nahi ditugu kalean, bertan eseri, kartetan jolastu, hizketan aritu, edan edota erretzeko, elkarrekin herriaren espazioez gozatuz. Bideoaren atal honek bizitza disfrutatzen, herriko kaleak aldarrikatzen eta denbora gustora pasatzen duen ema­kumea irudikatuko du. Ez al za­ra zu horietako emakume bat?».

Kartak, arropa beroa...
Grabazioa 10:00etatik 14:00eta­ra izango da eta arropa erosoa eta beroa eramateko gomen­datu dute. Horrez gain, kartak eramatea ere eskertuko dutela azaldu dute.

Mitologia berri bat
Señora Polaroiska taldeko ki­deek, Hernaniko emakume ho­rien historia berri bat proposatu nahi dute, edo hobeto esanda, mitologia berri bat: «Emaku­meok paper hori betetzeko zail­ta­sun gehiago izan ditugu­nez, hiru pertsonai berri sortu eta barneratuko ditugu Hernaniko herri-historian». Pertsonaia mi­to­logikoak honakoa izango dira: Gudaria, migrantea eta alperra. 

Izena, emailez
Grabaziora azaltzeko asmoa dutenek, izena eman behar dute, zenbat jende bilduko den jakin dezaten: andrekale.filma­zioa@gmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!