Endika Barrenetxeak gaurko jaialdiko estelarrean jokatuko du Utergarekin. Ezkurra eta Ionen aurka neurtuko dituzte indarrak. Irailaren 24an 22-40 nagusitu ziren eta gaur ere garaipenaren bila joango dira. Beste hiru partidu ere jokatuko dira: Matxin VI-Aizpuru III/Otaegi-Zubiri; Matxin III-Olazar/Ezkurra II-Endika; eta Goikoetxea V-Agirrezabala/ Segurola-Labaka. Galarretan izango da, 16:00etatik aurrera.