Sagardoa egiteko garaian daude orain sagardogileak eta Iparragirren ate irekien eguna antolatu dute igandean. Saioa doan izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, eta bertaratzen direnek, aukera izango dute sagarra kizkiarekin biltzeko, sagarra jotzen ikusteko eta egindako muztioa probatzeko. Sagardo Gunea erakusketa ere ikusiko dute. Eta jolaserako tartea ere izango dute, familian sagar-biltze lehiaketa eginez. Izena emateko: 943 55 03 28.