Mahai ingurua gaur, TTIPari aurre egiteko alternatibak aztertuz

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 15a, 02:00


TTIParen (Merkataritza eta Inber­­tsio­en Itun Transatlan­tikoa) sentsibilizazio jardunaldien barruan, bigarren eta azken mahai ingurua izango da gaur 19:00etan, Biterin. Gaia: Euskal Herrian nola egingo diogu aurre TTIPari? Alternatibak. Sabino Ormazabal izango da moderatzailea. Eta hizlariak: Jose Ramon Mariño (EH TTIPari ez eta ATTAC), Lorea Undagoitia (Mugarik gabe) eta Gorka Martija (OMAL). Horrez gain, gaiarekin lotuta, erakusketa bat ere jarri dute Biterin: Begirada kontzienteak. Gaur arte egongo da ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!