Norbere negozioan euskerari lekua egiteko, laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 15a, 02:00

Lan mundua euskalduntzeko helburuarekin, hainbat ekimen daramazkite aurrera Buruntzaldeako Udalek. Horien artean, norbere negozioan euskerari bere lekua egiteko, diru laguntzak emango dituzte. Hau da, web orria euskeraz diseinatzeko, programa informatikoak euskeraz erosteko edo errotulu komertzialak euskeraz jartzeko.
Horrez gain, euskera ikasi edo hobetu nahi dutenei ere lagunduko die Udalak. Herna­niko euskaltegietan eskaintza zabala dago eta horrez gain, norbere kasa ikasteko aukerak ere badira interneten, doan: AISA, hiru.com, Euskal­jakintzaren webgunea...
Informazio gehiago, udaletxeko Euskara Sailean eskuratu liteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!