Buruntzaldea eta Oarsoaldeko eskualdeek antolatuta, 12-16 urte bitarteko gazteen euskerazko esketx onena sarituko da, Motxian Eby esketx lehiaketaren bidez.
Motxian Eby lehiaketako partehartzaileek euskeraz esketxak, Stop Motion edota Meme teknikak erabiliz egindako lanak aurkeztu beharko dituzte.
Ekimen honen bidez, gazteen artean euskeraren erabilera bultzatu nahi dute, hizkuntza alor guztietara eramanez, umorearen alorrera zabalduz.
Esketxeak euskeraz egin behar dira, gutxi gorabehera minutu bateko iraupena izan behar dute eta edozein tresnarekin grabatu daitezke.
Azaroaren 15era arte
Esketxak aurkezteko epea gaur ireki da eta azaroaren 15era arte iraungo du. Lanak emailez edo Whatsapp bidez bidali daitezke. 300, 200 eta 50 euroko sariak izango dira.
Esketxak ikusgai egongo dira motxianeby.eus webgunean eta azaroaren 18tik aurrera bozkatu ahal izango dira.