Azken eguna, argazkiak ateratzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 15a, 02:00

Mendiriz Mendik Argazki Lehiaketa antolatu du Mendi­zale Astearen barruan eta bihar bukatuko da argazkiak aurkezteko epea. Elkarteko lokalera eraman behar dira (Iturregi plaza), gaur edo bihar, 20:00etatik 21:00etara.

Gehienez, sei argazki
Elkarteko bazkideez gain, Hernanin bizi diren argazkilari ez profesional guztiek hartu dezakete parte. Gehienez, sei argazki aurkezteko aukera dago eta gutxienez, 3 argazki. Argazki horien artean, nahitaezkoa da gutxienez argazki bat Hernanikoa izatea (adierazi egin beharko da Herna­nikoa dela). Gainontzean, gaia librea izango da.
Argazkiak aurkezterakoan, partaidearen izen-abizenak, telefonoa eta aurkezten diren argazki kopurua adierazi beharko da. CD edo USB batean eraman behar dira. Kalitate haundiko TIFF edo JPG formatoak eskatu dituzte, gehienez 5 Mbtakoa.

Lau sari
Denera, lau sari banatuko dituzte, 70 eurotakoak eta trofeoak: Hernani eta ingurukoa; mendia eta paisaia; herrikoiena; eta bilduma hoberena.

Gaztetxoen irteera, Belokira
Gaztetxoentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, igande honetan. Belokira (1.271 m) joango dira. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Prezioak: 2 euro gaztetxoek, eta 6 euro helduek. Gaur eta bihar eman daiteke izena, elkartearen lokalean (20:00-21:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!