Bertso eskolako 7 bertsolari, final laurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 15a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txa­pel­ketako final laurdenak datorren asteburuan hasiko dira. Bost saio jokatuko dira eta bertan parte hartuko dute Hernaniko Bertso Eskolako zazpi bertsolarik. Sailkapen fasea jokatuta, hiru kidek egin dute aurrera: Eli Pagolak, Asier Azpirozek eta Unai Gaztelumendik. Gainerako lauak, berriz, orain sartuko dira txapelketan, aurreko txapelketako finalistak izan baitziren: Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi.
Denera, 30 bertsolarik hartuko dute parte final laurdenetan. 23 aurreko fasetik sailkatuak dira eta beste zazpiak azken finalistak (Aitor Sarriegik ez du parte hartuko).

Urretxu-Zumarragan, lehenengo saioa
Lehenengo saioa urriaren 24an izango da eta bertan ariko dira bertso eskolako lau kide: Laburu, Irazu, Azpiroz eta Pagola. Urretxu-Zumarragako Ederrena pelotalekuan izango da (17:30). Beñat Gaztelumendi urriaren 25ean ariko da Erren­terian, Unai Gaztelu­men­di azaroaren 1ean Ormaiz­­­tegin, eta Unai Agirre azaroaren 8an Eskoriatzan.
Sarrera guztiak salgai daude interneten: bertsosarrerak.eus.

18 bertsolari, sailkatu
Final laurdenetan, 18 bertso­lari sailkatuko dira finalau­rre­koetara. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da eta beste hamairuak puntuazioz sailkatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!