Ikastaroa, erlajazio teknikak lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 15a, 02:00

Erlajazio teknikak lantzeko ikastaroa antolatu du Ongin­tzak, Gipuzkoako Foru Aldun­dia­re­kin eta Matia Fundazioa­rekin elkarlanean. Menpeko­ta­su­na duten pertsonen zain­tzaileentzako da eta estresa bi­de­ratzen eta lasaitzen ikasi­ko dute, sei saiotan zehar.
Helburua da, «zaintzaileak ahalduntzea eta beraien bizi kalitatea hobetzea».

Sei saio denera
Bihar izango da lehenengo saioa eta izena eman behar da lehenbailehen. Dohainik da. Hurrengo bost saioak ere ostiraletan izango dira: urriak 23 eta 30, azaroak 20 eta 27, eta abenduak 18. Ordutegia: 15:00-17:00. Saio guztiak Biterin izango dira.
Izena emateko: Ongintzara jo daiteke edo 943 55 78 54.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!