Eskerrik asko guztiagatik!

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Auzoko eguna ospatu zuten Portun aurreko larunbatean eta egun zoragarria izan zela azaldu diote Kronikari Portuko auzokide batzuk. Hori horrela, eskerrak eman nahi izan dituzte: «Eskerrak eman nahi dizkiegu auzokideei larunbatean eskaini ziguten egunagatik. Eta ez hori bakarrik. 25 urte hauetan egindako lanagatik ere bai, auzoaren alde lan mardula egiten ari baitira. Eskerrik asko guztiagatik!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!