Atzoko Kronikan argitaratu zenez, «Gazteria Sailak bilera irekia antolatu du ostegunean, diru laguntzen berri emateko», baina albiste hori ez da zuzena, gaizki ulertu baten ondorio izan da. Gazteria Saila ez da sortu oraindik eta biharko bilerak ez du helburu hori. Gaztetu Gazte Kontseiluaren bilera izango da. Gazteen eta Udalaren arteko lotura da, gazteen beharren berri zuzena izateko Udalak eta Udal barruko politiketan gazteen perspektiba txertatzeko. Hilean behin biltzen da Gaztetu Gazte Kontseilua, normalean hileko 3garren ostegunean 18:00etan, eta bertan gai ezberdinen inguruan hitz egiten da eta hainbat erabaki hartzen dira.