Amaiur Torneoa jokoan, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Amaiur Torneoa aurrera doa eta hirugaren jardunaldia izango du jokoan Hernanik, larunbatean. Euskal Txapel­ketako senior emakumezkoak ari dira torneo hau jokatzen. Larunbateko partidua Landa­ren jokatuko dute, 15:00etatik aurrera. Durango izango dute aurkari. Bost partidu jokatuko dituzte denera.

Mutilak animatzera joateko, autobusa
Ohorezko Mailako taldeak Santanderren jokatuko du igandean. Bathco rugby taldea izango dute aurrez aurre, 12:30etatik aurrera. Partidua ikustera joateko, autobusa antolatu dute. Zin­tzarri tabernan apuntatu behar da. Prezioa 15 euro; sarrera aparte da. Animatzeko dei egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!