Urtero egin ohi duen bezala, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Hernaniko emaileak omenduko ditu. Hain zuzen, odola 25, 40 edo 50 alditan edo gehiagotan emateagatik omenduko dituzte; 18 lagun denera. Hernaniko emaileez gain, Oria Beheko herrietako emaileak ere omenduko dituzte ekitaldi berean. Festa ederra antolatu dute horretarako, Urnietako Oianume sagardotegian. Urriaren 25ean izango da.
Eguerdiko 13:15etan egingo zaie odol emaileei harrera eta agurra. Ondoren, 13:30etan, dominak banatuko dituzte eta 14:30etan bazkaltzen hasiko dira.
Bazkarira joateko, izena eman
Bazkarira joateko, izena eman behar da herriko ordezkaritzan. Menua, honakoa: urdaiazpiko iberikoa, foie ogi xigortuarekin, idi buztan eta onddoz betetako brick saskitxoa foie saltsarekin, ganbak plantxan, eguneko arraina, idi azpizuna plantxan pikillo eta patatekin, tarta izozkiarekin, edaria, kafea eta cava. Prezioa: 36 euro.
Omenduak
Zilarra: >25 estrakzio
Iñigo Ansa - 25
Xanti Aranburu - 26
Jose Luis Gonzalez - 27
Iñaki Lorenzo - 26
Maximiliano Martin - 25
Iñigo Merino - 26
Milagros Azpiolea - 25
Urrea: >50 estrakzio (gizonak)/ >40 estrakzio (emakumeak)
Joxe Genbelzu - 50
Eduardo Gonzalez - 51
Juanjo Indakoetxea - 51
Peio Ruiz - 53
Mª Mercedes Aisquibel - 40
Ana Maria Ruiz - 41
Emaile nagusiak: >75 (gizonak)
Joxe Arrieta - 77
Pablo Arruarte - 75
Xabier Etxeberria - 77
Antonio Moreno - 76
Andoni Lizeaga