Izenematea bihar arte, lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 12a, 02:00

Bakailu Asteak aurrera jarrai­tzen du, tabernetako pintxo lehiaketarekin, eta gaur, bisita gidatua egingo dute hirigune historikoan. Bakailua pil-pilean lehiaketarako, berriz, bihar bukatuko da izena emateko epea, eta Iparragirre sagardotegiko bakailua-sagardoa maridaje afarirako, asteazkenean. Larunbatean, gainera, argazki rally digitala egingo dute, eta egunean bertan eman beharko da izena, udaletxeko arkupetan 09:00etatik 10:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!