Kamarak prest, irudi onenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Argazki Digitalen Rallya antolatu du Foto Forumek, 14garren aldiz. Igandean izango da, Bakailu Astearen barruan. Argazkiak ateratzeko zaleta­suna duen edozeinek hartu dezake parte eta egunean bertan eman beharko da izena, udaletxeko arkupe txikian (09:00-10:00). Parte hartzaileek izena emateko momentuan kontrolerako argazki bat eta autorretratu bat egin beharko dute. Gaien berri rallyaren hasieran emango da eta 09:00etatik 14:00etara aterata­ko argazkiek bakarrik balioko dute.

Umeak eta helduak
Bi maila bereziko dira: umeak (12 urte artekoak) eta helduak (13 urtetik gorakoak). Umeen­tzat doan izango da izen ematea eta 5 eurokoa gainon­tzekoentzat.

Hilaren 21 arte, argazkiak aurkezteko aukera
Argazkiak Hernaniko udalerri­an egin beharko dira. 
Memoria txartelak 13:00eta­tik 14:00etara deskargatzeko aukera izango da Villa Ave Marian. Parte hartzaile bakoitzak gehienez, 36 argazki deskargatu ahalko ditu eta horietatik 6 aukeratu beharko ditu; gai bakoitzeko bana. Bestela, urriaren 21 arte izango da aukera argazkiak aurkez­teko: Ave Marian (19:00-20:00) edo email bidez bidalita info@forumhernani.org.
Sariak azaroaren 6an banatuko dira Biterin (19:00).

Iparragirreko afarirako, izen ematea gaur
Bakailu eta sagardo uztartze afaria ere antolatu dute Iparra­girre sagardotegian, ostiralean (21:00). Prezioa: 27 euro. Gaur da izena emateko azken eguna: 943 55 03 28.

Bisita, hirigune historikoan
Hernaniko hirigune histori­koa hobeto ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean, euskeraz (11:00). Parte hartze­ko, izena eman behar da. Bihar da azken eguna: 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.eus.

Pintxo lehiaketa eta Rockalean
Tabernen arteko pintxo lehiaketa aurrera doa eta ostiral arte izango da aukera bakailuz egindako pintxo ederrak probatzeko, euro baten truke. Rockalean kale animazioa ere antolatu dute ostiralean (19:00-21:00). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!