Futbola eta ekintza ugari, dispertsioaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Aurreko urteetan bezala, Fut­bol 7 Txapelketa antolatu dute, dispertsioaren aurka. Larunba­te­an izango da, Zubi­pen. Txa­pel­ketaz gain, egun osoko festa antolatu dute eta ekintza ugari izango dira: musika, zozketak, elektrotxa­ranga, herri baz­ka­ria, kontzertuak...
Txapelketan parte hartzeko edo bazkarira joateko, izen ematea zabalik dago: Garin, Apeadero, Txili, Aker eta Zin­tzarri tabernetan eman daiteke edo futbol7hernani@gmail.com helbidean. Prezioak: Torneoa joka­tzea 10 euro, bazkaria 10 euro, eta bietarako 15 euro.

EGITARAUA
08:30 taldeen osaketa.
09:00 txapelketa hasiera.
14:30 Eonian elektrotxarangarekin kalejira Atsegindegira.
Goiz guztian: musika, zozketak, komentarista umoretsua, 
elektrotxaranga...
15:00 herri bazkaria Atsegindegin (bazkarian 
zehar sorpresak)
18:00 Atsegindegitik abiatuta elektrotxarangarekin kalejira.
22:00 Kontzertuak Atsegindegin: Gureran eta Jotatxo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!