Gurutzealdek aurrera Mundu Kopan, Uruguayri erraz irabazita

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Aldaketak izan dira Me­xi­kon jokatzen ari den Trin­ke­teko VI. Mundu Kopan, baina horietara ere, ederki egokitu da Oier Gurutzealde asti­gartarra, eta erraz irabazi du aurreneko partidua. Biga­rre­na atzo zuen jokatzekoa.

Lauko bi talde
Venezuelako ordezkariak ezin izan du txapelketa jokatu, eta taldeak aldatu dira, ondorioz. Hiru selekziorekin osatutako hiru talde egin zituzten hasieran, baina orain, lauko bi talde ari dira.
Aurrenekoan, Espainia, Frantzia, Uruguay eta Txile ari dira jokoan, eta bi­garrenean, Mexiko, Bolivia, Kuba eta AEBak.

Venezuelaren ondoren, Txile
Gurutzealdek astelehenean jokatu zuen aurreneko par­tidua, Venezuelaren kontra; 15-1 eta 15-4 irabazi zuen. Atzo, be­rriz, Txileren kontra jo­katzekoa zen. Honek galdu egin zuen aurreneko partidua Frantziaren aurka.
Gaur, berriz, deskantsu eguna dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!