Berdintasunaren alde lanean jarraitzeko hainbat hitzordu

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Harituz elkarteak lanean ja­rraitzen du, berdintasunaren alde, eta biolentzia matxis­taren kontra. Hainbat ekintza antolatu ditu datozen astee­tarako.
Hasteko, atzo hasi zen Es­pe­rientzien Eskola. Aurre­ne­ko bi saioetako gaia izango da Gudu Santua, eta gaz­telaniaz emango da. Doan da, eta informazio gehiago es­katzeko telefonoz deitu dai­teke: 630 678 474. Era berean, ondoren, azaroaren 25erako kamisetak eta bestelakoak josten eta osatzen aritu ziren.

Pasaiara, bufanda josten jarraitzeko
Hurrengo zita, berriz, urri­a­ren 24rako jarri dute. Egun ho­rretan, Pasaiara joango di­ra, hango emakumeekin joste egu­na antolatu baitute. Bu­fan­da Asturiasen dago orain, baina matazak josten jarrai­tzen dute, bufanda hori are luzeagoa egiteko.

‘Loreak’ pelikularen aurkezpena
Beste zita bat hilaren 27rako jarri dute. Egun horretan, Loreak filma aurkeztuko dute, 18:00etan kultur etxean, eta pelikulako protagonistetako bat ekartzen saiatuko dira.
Hurrengo pelikula azaro­aren 3an jarriko dute.

Madrilerako autobusean, plazak
Bestalde, azaroaren 7an Ma­drilgo manifestaziora joateko autobusa antolatu du Ha­rituzek, eta oraindik bost bat plaza geratzen direla azaldu dute. Izena emateko, deitu: 630 678 474. Autobusa hilaren 7an, goizaldean aterako da, eta hurrengo egunaren bu­kaeran bueltatu. Gastuak eta ostatua norberak ordaindu beharko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!