Ospakizunetarako astea izango da datorrena, Zipotza elkartean. 30 urte betetzen ditu, eta urteurrena ospatu eta elkartearen aldeko elkartasuna azaltzeko, aste osorako egitaraua prestatu dute.
Bazkari eta afaritarako txartelak salgai
Egitarauaren barruan, afaria egingo da Zipotza elkartean, ostiralean (urriaren 23an), eta txartelak salgai daude, 12 eurotan.
Era berean, hilaren 25ean herri bazkaria egingo da Zipotza kanpoan, eta horretarako ere, salgai daude txartelak, Zipotza tabernan; helduek 15 euro, eta haurrek 8 euro.
Mus Txapelketa, bikoteka
Larunbatean, Mus Txapelketa egingo da, besteak beste, eta horretarako ere irekita dago izenematea; bikoteka, 20 euro.
Kaldereroak, mendi irteera, ikastaroak eta gehiago
Gainontzeko egunetan ere, denetik izango da Zipotzan, astelehenetik igandera. Horietan parte hartzeko nahikoa da Zipotzan azaltzearekin. Haur nahiz helduek izango dute zerekin gozatu: ardo eta sagardo katak, sukaldari ikastaroa, urtebetetze jaia Porrotxekin, kaldereroen konpartsa, mendi irteera...
EGITARAUA:
Urriak 19:
19:00, Herri apainketa.
Urriak 20:
19:30, Sagardo kata Zipotzan, Egoitz Zapiainen eskutik.
Urriak 21:
19:30, Hastapen ardo kata Zipotzan, Mari Mena eta Patxi Mujikaren eskutik.
Urriak 22:
19:30, Sukaldari ikastaroa Zipotzan, Fede Goikoetxea, Luis Irizar eskolako irakaslearekin.
Urriak 23:
18:00, Urtebetetze jaia Porrotxekin.
20:00, Kalderero konpartsaren irteera (eraman mailu eta zartagiak, eta jantzi laranjaz).
21:30, Afaria. Txartelak salgai (12€).
Afal ondoren, poteo kalejira txarangarekin.
Urriak 24:
09:00, Perretxiku bila, mendira.
17:00, Mus Txapelketa (izenematea zabalik; bikoteka, 20 euro).
17:00, Haur jolasak.
18:00, Txokolatada.
19:00, Patata tortilla txapelketa, herriko kultur talde eta eragileen artean.
20:30, Bokata goxoak, Zipotzan.
23:00, Oroimena, oraina, geroa, Zipotza 30 urte dokumentala.
23:45, Apalatxeren kontzertua.
Eta gauean, Gazte Party, Dj Mapatxerekin.
Urriak 25:
11:30, Mikologi erakusketa.
12:00, Pintxo eta sagardo dastaketa.
14:30, Herri bazkaria eta ondoren, kantaldia Andoni Oilokiegirekin.