Lehengo astean bezala, gaur ere Parketarren saio berri bat izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita, Herri Eskolako patioan. Guraso Elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta helburua da, haur eta gurasoei, elkarrekin eta euskeraz ondo pasatzeko aukera ematea.
Bi programa izango dira, umeen adinaren arabera; Zabu Zibu, 2 eta 5 urteko umeentzako, eta Txirrintxon, 6-9 urte artekoentzako. Bietan, begiraleak izango dira jolasak proposatu eta dinamizatzeko, baina haurrekin batera gurasoei ere dei egiten zaie azaltzeko.