Merkatari jubilatuei, omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 13a, 02:00

Kaxkoko lagunek, Rosi (Peña okindegia), Iñaki (Urrats zapatadenda) eta Mª Fe (Mª Fe arraindegia) omendu nahi dituzte. Afari meriendatxoa egingo dute azaroaren 12an eta apuntatzeko zerrendak Peña okindegian, Urrats zapatadendan, Mª Fe arraindegian eta Onddi tabernan jarri dituzte. Animatzeko dei egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!