Mendiriz Mendiko argazki lehiaketan, ostirala da argazkiak aurkezteko azken eguna: gehienez 6 argazki, eta gutxienez 3. Gaia librea da, baina gutxienez, Hernaniko argazki bat aurkeztu behar da. Mendiriz Mendiko bulegora eraman behar dira, CD edo USB batean, izen-abizenak, telefonoa eta aurkezten diren argazki kopurua zehaztuz: ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.