Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako ikastaroa antolatu dute Ongintzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Matia Fundazioak elkarlanean. Sendian Programaren barruan da eta erlajazio teknikak landuko dituzte (estresa bideratzen, lasaitzen ikasten) 6 saioetan zehar.
Ongintza Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, zaintzaileak «ahalduntzea» nahi dute, «bide batez beraien bizi kalitatea hobetzeko».
Nekea askatzen ikastea
Ikastaroaren helburuak azaldu dituzte: «zaintzaile jarduera dela eta, sortu ohi den nekea eta gainez egitea askatzen ikastea da helburua, buru-pentsamendu, emozio eta gorputz mailan. Egoeretara egokitzen eta onartzen ikasteko, eta indarra kentzen digun hori askatzen joateko. Agertu daitekeen desgastea eta gehiegizko nekea saihesteko».
Ariketen praktikari leku berezia emango diote, beraz, arropa egokiarekin joateko gomendatu dute.
420 zaintzaileen etxeetara bidali dituzte eskutitzak.
Izen ematea zabalik
Ostiral honetan izango da lehenengo saioa eta izen ematea zabalik dago. Sei saio izango dira denera: urriak 16, 23 eta 30, azaroak 20 eta 27, eta abenduak 18. Ordutegia: 15:00-17:00. Biterin izango dira.
Izena emateko: Ongintzan edo 943 55 78 54.