Nordic walking kirolaz azalpenak emango dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 13a, 02:00

Udazken Kulturalaren barru­an, hitzaldia antolatu dute gaur Ereñotzuko auzo udaleko aretoan: Nordic Walking osasun jarduera. Euskadiko Nor­dic Walking Fitness elkarteko presidenteak, Xabier Madi­nak, emango du hitzaldia. Kirol jarduera honen nondik norakoez eta osasunean ditu­en onurez ariko da. Arratsal­deko 19:30etatik aurrera izango da.

Zer da Nordic walking?
Kirol honen azalpena, hauxe: «Nordic walking edo Ipar martxa, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibil­tzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzen da eta ez dira edozein makila, kirol honetarako sortutakoak baizik. Mugitzeko era berria da; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena».

Saio praktikoren bat
Antolatzaileek azaldu dutenez, aurrera begira, saio praktikoren bat egitea ere aurreikuten da. Horretarako, jendeak bere interesa agertu beharko du.

Bertsoa, egun pasa, auzoko festa...
Beste hainbat ekintza ere izango dira aste honetan. Ostira­lean, bertsolari gazteen saioa (19:30); larunbatean, adinekoen egun pasa (08:00); eta igandean, Mundu Magikoa umeentzako ikuskizuna (11:30) eta auzoko festa (17:00), sagardo, gaztain eta azokarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!