Ostiraletik gaur arte, teknifikazio saioetan ari da Itsaso Tolosa hernaniarra, Logroñon, Gipuzkoako Federazioak deituta. Guztira, absolutu mailako 12 igerilari deitu dituzte, eta egunero egin dituzte lehorreko entrenamendu saioak eta uretako saioak. Horrela, aukera izan du Tolosak, prestakuntza aberastu eta entrenamenduei bultzada bat emateko, denboraldia hasi berri denean.