Behetik ihes egin ezinda

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 12a, 02:00

Aurreneko puntua lortu zuen Hernanik larunbatean, Ema­ku­­mez­koen Euskal Ligan, bai­na ezin esan pozik bukatu zu­te­nik. Emaitzak ez die balio Ligako azken postutik ihes egiteko. Gainera, aurkari zuzena zuten larunbatekoa, Eran­dio­ko Beti­ko Neskak; azkenaurreko postuan dagoena. Eta etxean jokatuta, garrantzitsua zen hiru puntuak bertan geratzea.
Horren trukean, puntu ba­na­keta egin zuten bi taldeek, 2-2 berdinduta.

Ohorezko Erregionalek, irabazi
Garaipena lortu zutenak, eta baita garrantzitsua ere, Oho­rezko Erregional Mailako mutilak izan ziren. Aurkari zuzena zuten aurrean haiek ere, Martutene, eta 2-1 irabazi zuten Zubipen, arnas pixka bat hartzeko aukera emango dieten hiru puntu eskuratuz.
10garren postura igo da Hernani, sei punturekin, Mar­tuteneri berari ere pasata, eta atzean utzi ditu, astebetez behintzat, sailkapeneko azkeneko postuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!