Taldeen arteko batzarra Lezon, «planari erantzun bateratua emateko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 12a, 02:00

Batzarra deitu dute asteazken honetan, Lezon, Donos­ti­al­dea-Bidasoa Beheko Zati­ka­ko Lurralde Planak eragindako herrietako taldeek. Arra­tsaldeko 19:00etan izango da, Lezoko Txerrimuñon, eta helburua da, «planaren inguruan informazioa trukatu eta elkarren artean erantzun bateratu bat bultzatzea».
Izan ere, planari alegazio­ak aurkezteko aukera dago aza­roaren 15era arte: «he­rri­ta­rren aldetik oposizio ga­rran­tzitsua piztu duten hainbat egitasmo jasotzen ditu: Zu­bietako erra­us­­kailua, AHT...». Adierazi dute, «lu­rral­de okupazio bor­titza da­kar­ten poligono lo­gis­tiko erral­doiak, ekipamendu haundiak, azpiegiturak eta eral­dakuntza urbanistiko latzak ahalbidetzen dituzten planak» ezarri nahi dituela Urumea bailaran ere.

Planarekin ados ez dauden guztiei, bertaratzeko deia
Horregatik, «premiazkoa» jo dute, planarekin ados ez dauden talde eta pertsonak elkar­tzea, eta deia luzatu diete guztiei, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!