«TTIParen ondorioez hausnartzeko», hiru saio

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 12a, 02:00

Merkataritza eta Inber­tsio­en Itun Transatlantikoa da TTIP, eta horren bueltan, sen­tsi­bilizazio jardunaldiak anto­latu dituzte datozen egu­no­tan Biterin, Hernaniko Uda­lak eta Kooperazio Taldeak.
Hiru saio izango dira, bihartik ostegunera 19:00etan, eta helburua da «akordioaren ondorioez informazioa jaso­tzea, hausnartzea, eta egoera horri alternatibak bilatzea eta martxan jartzea», azaldu du­te­nez. Izan ere, TTIParen on­do­rioa, «gizarte osoaren priba­ti­zazioa» dela azpimarratu dute: «akordio horren ondorioz, guz­tion eskubideak daude arris­ku­an, nazioarteko hitzarmen ho­nen helburua ez baita per­tso­non bizitza hobetzea, baizik eta gobernuak eta pertsonak or­dez­katzen ari diren enpresa haun­dien etekinak haun­di­tze­a».

Júlia Martíren hitzaldia, eta bi mahai inguru
Aurreneko saioan, bihar 19:00e­tan, hitzaldia emango du Júlia Martí Comas TTIParen kontra­ko ekintzaileak. Itunari buruz­ko ezaugarri nagusiak emango ditu aditzera: Zer da TTIPa? Nola eragingo digu? Marko globala.
Hurrengo bi saioetan, berriz, mahai ingurua antolatu dute. Asteazkenean, ikuspuntu des­ber­dinak emango dituzte TTIP­a­ren inguruan, eta ostegunean, Euskal Herrian TTIPari aurre egiteko alternatibak jorratuko dituzte hizlariek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!