Mikel Urdangarin, ikasturtea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 12a, 02:00

Gaur jarriko dira sarrerak salgai, Biterin, Hernani’n Mu­sik egitasmoaren estrei­na­ko saiorako. Urriaren 22an eman­go diote hasiera ikasturte be­rriari, udarako geldialdiaren ondoren, eta Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarrak eskai­niko du aurreneko kontzertua.

Sarrerak gaurtik, 7 euroan
Datorren astean izango da hori, ostegunean arratsaldeko 20:00etan, baina sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke, gaurtik aurrera. Biterin egongo dira salgai, 7 euroan.
Joan den urtean ere, ber­tan izan zen Urdangarin, Jainko txiki eta jostalari hura ema­nal­di berezia eskaintzeko, Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Men­dizabal eta Mikel Valver­­derekin. Baka­rrik dator orain­goan, bere gitarrarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!