Zerbezeria zegoen lokaleko enpresan, sei lagun atxilotu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 11a, 02:00

Sei lagun atxilotu dituzte, zerbezeria zegoen lokaleko en­pre­san, Aranon, Gizarte Segu­rantzari iruzur egitea egotzita, Plastic operazioa deitu du­tenaren harira. Polizia Na­zio­nalak azaldu duenez, basoa ustiatu eta egurra prozesa­tzen zutela simulatzen zuten, baina aktibitate komertzialik ez dutela izan, 2010ean lokala erosi zutenetik.
Horrela, ikerketa abiatu zuten, eta aditzera eman dutenez, Gizarte Segurantzan alta faltsuak ematen zizkieten ustezko langileei, gero prestazioak kobratu ahal izateko, langabezia edo bajagatik. Ka­sua epaitegietan dago orain.

Aranoko Udaletik, jarduera gelditzeko agindua
Harriduraz eta haserre hartu dute albistea Aranoko Uda­le­an, «horrelako albiste batek ez diolako mesede egiten he­rriari». Hala ere, Go­bernu Taldeak azaldu du, irregulartasunak bazeuzkatela Uda­­larekin ere, baina ez neurri horretakoak: «gu sartu gi­ne­nean, aurreko korporazioak paralizatuta zeukan enpresa martxan jartzeko baimena, eta eskatu ge­ni­en dokumentazio guztia be­har bezala aurkezteko. Pro­iek­tua aurkeztu ziguten, eta Nafa­rroa­ko Go­ber­nuan ere bete zi­tuzten es­ka­erak; beraz, jardu­era baimena eman ge­nien, Nafa­rroako Go­bernuaren ados­ta­suna jasota».

Aranoko Udalak azaldu du, irekiera baimenik ez zeukala enpresak, baina hala ere martxan zegoela, eta jarduera gelditzeko agindua eman zietela.

Irekiera baimena jasotzeko, ordea, tramitazioetan zeuden oraindik, obrak egin eta lokala egokitu behar zutelako aurrena: «baina gure begietara, ak­ti­bitate bat zerabilkiten bertan, irekiera baimena jaso aurretik, eta behin baino gehia­gotan eman ge­nien agindua, jarduera geldi­tzeko; azkena, urtarrilean. Beraz, gure aurrean ere modu irregularrean ari ziren, baina fraudeari buruz ez genekien ezer. Hori beste maila bateko irregulartasuna da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!