Azken garaipenarekin, liderra 2 puntutara

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Partidu zailari egin behar izan zioten aurre astigartarrek asteburuan, Trintxerperen kontra. Hala ere, etxean jokatzeak laguntzen duela-eta, 3 eta 1 irabazi zuten. Aurreneko zatian Trintxerpek jokaldi politak egin zituen, eta markagailuan aurreratzea lortu zuen; astigartarrak ez ziren gai baloiaren kontrola mantentzeko. Baina atsedenaldiaren au­rretik Gutik gol bat sartu zuen, eta atsedenaldiaren ondoren, Mun­darro esnatu egin zen; Mendiburuk eta Gartzik beste gol bana sartu zituzten. Horrela, Mundarro sailkapeneko bigarren postura iritsi da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!