Portu Eguna ospatu zuten atzo auzotarrek, eta martxa ederrean aritu ziren denak. Umeak jolasean eta helduagoak tortillak prestatu eta dastatzen, umore onean iritsi ziren auzo bazkarira. Eta tripa bapo beteta, martxak ez zuen behera egin: ederki mugitu zituzten gorputzak erromerian, dantzan eta kalejiran!