Tableroa prest, piezak bere tokian

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 11a, 02:00

Dena prest dago, Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia has­teko, gaur bertan. Arra­tsal­deko 16:00etan daukate zita, Zumitza tabernan, aurreneko jardunaldia jokatzeko. Estreinako partidak zein izango diren, momentuan jakingo dute; agertzen direnekin egingo dute zozketa, eta agertzen ez direnek, puntu erdia jasoko dute, jokatu gabe.
Guztira, zazpi jardunaldi jokatuko dira, igan­­dero bat. Bi atseden hartzeko aukera izango du jokalari bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!