Lanak aurkezteko astebete, argazki lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 11a, 02:00

36garrenez, argazki lehiaketa antolatu du Mendiriz Men­di elkarteak, Mendizale Astea­ren barruan. Eta parte hartu nahi duenak, aste honetan bertan entregatu beharko ditu lanak: gehienez 6 argazki, eta gutxienez 3.
Mendiriz Mendiren lokalera (Iturregi plaza) eraman be­har­ko dira, CD edo USB batean, izen-abizenak, telefonoa eta aurkezten diren argazki kopurua zehaztuz: astelehen, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara.

Hernaniko argazki bat, gutxienez
Gaia librea izango da, baina gutxienez, Hernaniko argazki bat aurkeztu beharko da, eta zehaztu zein den. Kalitate haundiko TIFF edo JPEG formatuan entregatu behar dira, gehienez 5 MBekoak. Ezingo dira aurkeztu, beste lehiaketa batean saritutako argazkiak.

Lau sari, 70 eurokoak
Lehiaketan, lau sari banatuko dira, 70 euro eta trofeoarekin, arlo bakoitzeko argazki onenari: Hernani eta ingurukoa, mendia eta paisaia, herrikoiena, eta bilduma hoberena.
Herrikoiena, sari banaketan dauden herritarrek aukeratuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!