Pausoka Eguna ospatuko dute gaur, behar bereziak dituzten haurren aldeko eguna. Iaz Hernanin izan bazen estreinakoa, eta jasotako babes haundia ikusita, Urnietan egingo dute bigarrena, San Juan plazan. Goizeko 10:00etan hasi, eta egitarau zabala prestatu dute, jolas eta dantza artean.
Paellada ere izango da, eta ikuskizun berezia arratsaldean. Bietarako, txartelak salgai egongo dira bertan.
PAUSOKA EGUNA, Urnietako San Juan plazan
10:00, Pausoka Egunaren irekiera San Juan plazan.
10:30, Kalejira herrikoia Egape ikastolaraino, Txanbolin txistu banda eta Bosko Anitz txarangaren eskutik.
11:00, Tailerren irekiera Bosko Anitz txaranga eta Buruntzantzan batukadaren bitartez.
11:00-13:00, Jumping (atrakzio egokitua).
11:00-13:00, Tailerrak Egape ikastolan: kirol egokitua, Pausokako photocalla atrezzo eta guzti, musika Buruntzantzan taldearekin, eskulanak (gozoki brotxeta, txapak, malabareak), Pausokaren murala graffitien teknika erabiliz, goazen pailazo izatera, orrazkera ezberdinak, taloak, magia eta elikagai osasuntsuak.
14:00, Paella jate herrikoia Egape ikastolan.
16:30, Ikuskizuneko ateen irekiera.
17:00, Batukada, funky ikuskizunarekin batera.
17:30, Egape Dantza Taldea.
18:00, Irri egiten duten eskuak (haur gorren ikuskizuna).
18:30, Porrotx eta Ane pirataren emanaldia.
19:30, Heliozko puxikak banatu.
19:45, Pausoka elkartearen omenez heliozko puxikak askatuko dira, festari amaiera emanez.
10:00-20:30, Txosna eta talo postuak egongo dira, eta kafea hartu eta deskantsatzeko guneak ere bai.