Mozorroen kartel onena aurkezteko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Aurkeztu dute kartel lehiaketa, 2016ko inau­teriak iragartzeko, eta dagoeneko zabaldu dute kartelak aurkezteko epea ere: abenduaren 1a izan­go da azken eguna.
Kartelek, Hernaniko Inau­teriak 2016 goiburua izan behar dute, baina sinadurarik ez. Biterin entregatu behar dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, kartazal itxi­an. Kartazalean adie­ra­ziko dira, egilearen ize­na, helbidea eta telefono zenbakia.

Paperean edo kartoi lumazko euskarrian
Jatorrizko lanak, pape­rean edo kartoi lumazko eus­karrian egin behar dira: 38 zentimetro zaba­lean, eta 44 altueran. De­na den, formatu digi­ta­le­an ere aurkeztu beharko dira, 300 ppp-ko erre­so­luzioan eta CMYK erako koloreetan.

Lehiaketako kartel irabazleak, 600 euroko saria jasoko du.

Saria, 600 eurokoa
Kartel irabazlea, 2016ko urtarrilaren 15erako hau­­ta­tuko du Inau­terietako Jai Batzordeak, eta Kul­tu­ra Batzordeak berretsi beharko du aukeraketa. Irabazleak, 600 euroko saria jasoko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!