16garrenez bazkaria, Biterin ikasitakoek

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Beti bezela, «primerako giroan» elkartu ziren Biteriko ikasle ohiak. Zumitza jatetxean egin zuten 16garrena, eta bazkari eder baten bueltan, betiko kontuak atera zituzten: «lehengo kontuetaz aritu ginen, eta baita oraingo bizitzaz ere». Aurten, gutxiago azaldu ziren bazkarira, 28 lagun, baina horrek ez die animoa kenduko: «dagoeneko prest gaude datorren urtean errepikatzeko!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!