Kooperatzen programatik, komunikazio parekidera

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Beterri Garapen Agen­tzian formakuntza jaso, eta ikasitakoa baliatuz, Kalaka komunikazio tal­­dea sortu zuten Ilazki Gainzak eta Nerea Uriak.
2014ko abenduan ha­si­ta, lau hilabetez hartu zuten parte Koope­ratzen pro­graman, eta hiru ar­lo­tan jaso zuten forma­kun­tza: komunikazio tres­­­nak, eko­­­nomia so­zial eta eral­­datzailea, eta talde dinamikak.
Bertan hasi ziren bere proiektua lantzen, eta aldi berean, «ekiteko eta lanean aritzeko beste modu bat» aurkeztu zie­ten: «besteak beste, per­tso­nak erdigunean jarri­ta, harreman indibidua­le­tatik atera eta kolek­ti­bo­an pentsatzera bultza­tzen du, eta bat egin dugu balore horiekin».

Bulegoa, Beterrin
Formakuntza jasota, Be­terriko coworking espa­zioan hasi ziren elkar­tzen, eta ordutik, bertan daukate bulegoa. Ideia  martxan jarrita, Kalaka komunikazio pare­ki­de­a taldea sortu zuten: «ko­munikazio zerbitzuak eskaintzen ditugu, beti ere genero ikuspegia integratuz».
Komunikazio estra­te­giak diseinatu, eta ahol­­kularitza eta for­ma­kuntza ematen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!