«Giro eder eta alaian», Urumeako ikasle ohiak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Aurreko larunbatean elkartu ziren berriro, Urumea ikastolako ikasle ohiak. Errioguarda jatetxean egin zuten bazkaria, «giro eder eta alaian». Laugarren urtea da dagoeneko, elkartzen direla: «hasierak beti izaten dira gogorrak, baina gaur egun ez dago hartu dugun abiadura oztopatu duenik», diote. Eta eskaera bat ere luzatu diete azaldu ez zirenei: «ea aurpegi berriak ikusten ditugun bosgarrenean! Aurten bi izan ditugu, eta a ze poza!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!