Gipuzkoako Txapelketan ari dira neska hernaniarrak, eta asteburu honetan, hiru partidu irabazi eta hiru galdu dituzte. Araztegi eta Arrietak garaipena lortu zuten nagusien aurreneko mailan (30-25), eta Tijerok eta Sarobek bigarren mailan (30-24); baita Garcia eta Mujika jubenilek ere (30-29). Porrota jaso zuten, aldiz, Perezek eta Jauregik nagusietan (24-30), eta Tejedorrek eta Ugaldek (17-30) eta Etxeberriak eta Agirrek (7-30) jubenil mailan.