Hamar urte, eta kaleak kantuan alaitzen jarraitzen du, Kalez Kale Kantari taldeak. Urriaren 8an, ostegunean, bete ziren 10 urte, aurrenekoz atera zirela, eta gaur ez diote zitari hutsik egingo: eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, Plaza Berritik.
Hala ere, ez dira geratuko urteurren borobila ospatu gabe, eta saio berezi bat ari dira prestatzen. Azaroan egingo duten errondan, zenbait sorpresa prestatuko dituzte.