Jolas eta dantza Portun, bazkaria tarteko dela

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Portu auzora mugituko da festa, gaurkoan. Ospaki­zu­nak alde batera utzi nahi ez, eta urtero bezala, Portu Egu­na antolatu dute gaur, auzo­tarrak elkartu eta giro ede­rrean egoteko. Eta den-denak elkartu nahi dituzte, gainera: adin guztietarako programa prestatu dute, eta auzotar guztiei egin diete deia, ani­matzeko.
Horrela, jolasean hasiko dute eguna haurrek, eta hel­duek, txapelketarako torti­llak prestatuko dituzte bitar­tean. Onenak saritu ondoren, kalejiran abiatuko dira au­zo­an zehar.

Auzotarrak, mahaiaren bueltan elkartuta
Bazkalorduan, mahaiaren bueltan elkartuko dira auzo­tarrak, eta arratsaldean, festa giro ederrean buka­tzeko, erromeria egingo dute, Bide Batez taldearekin.

Portu Eguna, gaur:
10:30, Umeentzako jolasak.
12:00, Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa (bakoitzak bere etxean egin behar du).
13:00, Tortilla txapelketako sari banaketa: irabazleari, bi lagu­nen­tzako bazkaria Fagollagan; bigarrenari, bi lagunentzako bazkaria jatetxe batean.
13:30, Kalejira trikitixarekin auzoan zehar.
14:30, Auzo bazkaria.
18:00, Erromeria ‘Bide Batez’  taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!