Salaberriak Nafarroa txapelketako finala jokatuko du, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urriaren 10a


Nafarroako Txapelketa iritsi da azken fasera, eta astelehenean izanen da final haundia. Iker Salaberriak txapelketa bikaina egin du, eta ondo merezitako pasea lortu zuen joan den astean, Gaskuaren kontra 18-2 irabazita. Goizeko 11:00etan hasiko da finala, eta Antsoren kontra neurtuko ditu indarrak. Joan den asteko emaitzekin jarraituz, Aizkorbe eta Apezetxea nagusi izan ziren Gartzarongo Txapelketan, 18-6, Satrustegi anaien kontra. Beraz, aste honetan final laurdenak jokatuko dituzte, Añorgako Orbegozo eta Olidenen kontra; 16:00etan izanen da. Azkenik, Salaberria eta Gaskue ere nagusi izan ziren, 18-5, Mata eta Beteluren kontra. Gaur, Aitzol Salaberriak eta Beñat Apezetxeak jokatuko dute, Buruzgain taldearen kontra; 11:00etan, Larrainzarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!