Liburutegi eta ludoteka berriz ere martxan izanen dira, datorren astetik

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

neska-mutilek hasi dute ikasturte berria, eta Goxalik ere berehala izanen ditu ateak zabalik. Urriaren 19an, datorren asteko astelehenean irekiko ditu ateak, eta ikasturte honetan ere, liburutegi eta ludoteka funtzioa izanen ditu. Bi hezitzaile izanen dira: le­hendik ere bertan aritua den Maia­len Huizi; eta berria den Larraitz Salaberria hezi­tzai­­lea. Astelehen eta ostiraletan egonen dira bertan.  
Bestalde, hilean behin egiten diren guraso eta haur joko tailerrak ere izanen dira ikastaro honetan; zehazki, urriaren 29an izanen da lehendabizikoa eta 17:00etan emanen diote hasiera.

Astelehen eta ostiraletan, zabalik
Egutegiari dagokionean, as­telehenetan joku tailerrak izanen dira. Haur Hezkun­tzako 3, 4 eta 5 urtetako nes­ka-mutilei zuzenduta, 17:00­eta­tik 18:00e­tara; eta Lehen Hezkuntzako 1-4 mailetakoei zuzenduta, 18:00etatik 19:00­etara. 
Ostiraletan berriz, 17:00-18:00etan liburutegi zerbitzua eskainiko dute, irakurri edo etxeko lanak egiteko: LH 3-6 eta DBH 1-4 mailakoei dago zu­zenduta zerbitzu hau. Ondoren, 18:00-19:00 ordutegian, joku tailerrak izanen dira Lehen Hez­kuntzako 5-6 eta DBH 1-2 mailetako neska-mutilentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!