Boleibolak izango du lekua, aurten ere, Hernaniko kirol mapan. Hasiera batean jubenil nesken taldea ziren ateratzekoak, bakarrik. Azken asteetan ordea izan da mugimendua, eta dirudienez bigarren talde bat ere ateratzekoak dira, infantil mailako neskena. Beraz, 2002-2003 jaiotako neskek aukera dute oraindik, boleibolaren parte izateko. Bestalde, gogoratu dute beste edozein adinetako neska eta mutilei ere zabalik dituztela ateak.